XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
OtoitzaEskerrak ematen dizkizugu Jaungoiko aalguztidun Orri, Jesukristo illen artetik piztu eta diren guztien giltz-arri egin duzulako.
Denok pozez beterik zure ekintza arrigarriak ospatu nai ditugu.
Zurekin eta Espiritu Santuarekin....
Jainkoaz aazturik bizi den gizartearen erdian, Bataioan Kristoren Espiritu bizi-emaillea artu dugunok aitor dezagun Jainkoa gure artean ari dela:
Kantuz:
Salmoa (bi taldetan esana, Orduen Liturgia 714 or. Salmoekin Otoitzean 158 or.).
Musika: adibidez Camill SAINT-SAENS-en
Fededunen pazko-oiua
Israeldar zintzoek, Jesus Jaunak, ikasleek etengabe abesten zutena; gauza bera abesten du Elizak Pazko-aldi onetan.
Jesus Jauna errege izaten asia da piztu denetik; Jainkoaren eta gizon-emakumeen arteko betirako batasuna egiten asia da.
Batasun orren betea eta betikotasuna aurrez gozatzen ditugu fededunok:
Kantuz: